XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSEBIO ERKIAGA ENDAITZ
Lekeitio, Bizkaia'n.

Itxas ertzeko erri ikusgarri, langillea.

An sortua dogu euskal elertiaren zorionerako, Eusebio Erkiaga Alastra, 1912'ko Irailla'ren 4'an.

Izenordez Endaitz.

Olerkari gozo eta samur bezin idazle ona: amaika eleberri, antzerki eta gaiñontzeko idazlan gogoangarrien egillea.

Berein sari jasoa arlo guztietan.

Olerkari dagokionez, tamalgarria da bai, aren lan ederra, aren olerki ezti, gozoak, liburu baten bilduak, jasoak ez izatea.

Olerkari aundi-maunditu txepelagorik ikusten da bazterretan.

Ez bakarrik, euskerearen alor, barrutian, baita bere erdaldunetan.

Sakabanatua aurkitzen da Erkiaga'ren olerki-lana, aintzinako Euzkadi, Ekin, Yakintza, Euzkerea, Euzko-Gogoa, Egan, eta abar, ainbat aldizkari eta egunkariren euskal orrialdetan.

Batzuk goi-maillkoak, besteak ez ainbeste, baiña, danetan daurkikegu, aldiberako gure (guda-aurreko eta isil-ondokoz gañera, egunotarañoko) olerkigintzaren lekukotasuna, aren etenbako ekintzaren lorratza eta aren idazkeraren euskalduntasunezko yasa.

Ez dira ain ardura gitxiz baztertzekoak, aintzakotzat artu barik sastegira jaurtitzekoak.

Aberri-miñezko aldi bateko edestiaren agiriak dira.

Erri txiro baten euskalatal jakingarriak.

Ezer ez daukagu alperrik galtzeko.

Euskerea ia aintzakotzat bere artzen ez zan garaikoa dogu.

Abertzaletasunaren ernemiñezko garralditik sortua.

Azkatasun eguzkiaren lenengo argidurakaz lekuratu zana....

Erkiaga'k, (lenengo aldiz atxurra eskuratu duanaren antzera) bearbada, bere lenengo bertso-atxurkadak, ez ebazan emongo nekazari ortaratu baten egokitasunez edota maixutasunez.

Apur-apurka egiten da bat, ikasiz, ikusiz eta norberezko naimen, gogo biziz....

Berez, euskal olerkari batek diñoanez... Berez... batere ez.

Endaitz gaztearen asierako olerki batzuk (euskeradun abertzaletasunak eraginda, jakiña ba) atzerriko bakartadean nintzala an, Filipinasetako ugarte batean, etxetik noizik bein bialtzen eusten Euzkadi egunkariaren euskera utsezko orrialdetik maitasunez jasotakoak dira, beste askorenakaz batera; orduko bertsogintzaren labatik arako opil beroak:(...).